Besta marea batzuk egongo zirela.

Ura ilargiarekin grabitatea artzen du,eta horrela marea gora eta marea behera sortzen da.
1897an George Darwin-ek —Charles-en semeak—, Ilargia guregandik kiribilean urruntzen ari direla bota zuen. Bere hipotesia 1969. urtean Apolo 12 espaziontziko astronautek baieztatu egin zuten. Ilargia urtetik urtera 5 zentimetro urrunago dago. Ez Lurrak eta ez Ilargiak errotazio-mugimendurik ez balute eta Eguzkiak mareen sorkuntzan eraginik ez balu, ozeanoaren itsasgoretariko bat Ilargiaren eta Lurraren artean egongo litzateke; bestea, aldiz, Ilargiaren kontrara dagoen Lurreko aldean.
Beraz, Ilargia ihes egiten ari da, baina oraindik hor dago.
Ilargirik gabeko Lurraren beste ezaugarrietako bat haizea izango litzateke, gaur egungoa baino askoz ere haize indartsuagoa. Izan ere, zenbat eta errotazio-abiadura handiagoa, planetetan haize gehiago ibiltzen da. Jupiterren, adibidez, hori oso nabarmena da. Jupiterrek
10 ordutik behin itzuli bat egiten du.Ilargirik gabeko Lurrean ere egoera antzekoa izango litzateke, haizea ekialdetik hegoalderantz joango litzateke nagusiki eta orduko 160 kilometro inguruko abiaduran. Jakina, urakanak askoz bizkorrago ere mugituko lirateke.Eklipserik ez litzateke izango, gaueko zerua ilunagoa izango litzateke, animalia batzuetan eragina nabarmena izango litzateke, gauez bizi diren hainbat izaki ez lirateke egun diren bezalakoak izango, gizakia ez zen inoiz Ilargira iritsiko eta abar.